Gernika euskal demokrazioaren ikurra da. 1937.urtean, bonba-jaurtitzaile naziek, Franco generala kolpistaren ideiekin bat eginda, Gernikako hiria bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerrara eraman zituzten bonbardero berrientzako proba bezala. Tragedia hau “Guernica” izeneko Picassoren koadroan irudikatu zen.
Gure historia hobeto ezagutzeko, bakearen museoa bisitatzea ezinbestekoa da.



Gernikan zer ikusi
Gernikako udalerria Picassoren margolan famatuagatik da ezaguna nazioartean; izan ere, Picassoren bonbardaketa erretratatzen du. Jatorrizko koadroa ez dago Gernikan, baina herrian badago mural bat “El Guernica” birsortzen duena. Horrez gain, bonbardaketekin zerikusia dutela ikusteko hainbat interesgune daude herrian; besteak beste, Astra arma fabrikaren airearen aurkako babeslekua, pasealekuko babeslekuak eta eskulturak eta Bakearen Museoa.
Bestalde, Gernikan dago Batzar Etxea eta Bizkaiko edo Gernikako Arbola. Euskal Herriaren askatasunen ikurra da, eta haren aurrean karguaren zina egiten dute Lehendakariek (Eusko Jaurlaritzako burua). Euskal Museoa ere badute.
Elizari dagokionez, arkitetektura gotikoa duen eraikuntza da eta Euskal Herrian eraikuntza gotikorik garrantsitzuenetariko bat da. Honen atzean, Europako Herrien Parkea dago, non Txillidaren eta Mooreren eskulturak ikus daitezkeen.
Azkenik, merkatu plaza aipatu beharra dago. Astelehenero mota askotariko produktuekin betetzen den estalitako lekua da.
Distantzia: 35 km / 50 minutu kotxez
*Gernikako Turismo Bulegoak utzitako argazkiak