Audioaren transkripzioa
Gorlizko kale nagusian kokatua, neoeuskaldun estiloko etxe hau, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eraiki zen (1927) eta antzinako kasinoa zen. Antonio Araluce arkitektoaren proiektua da.
Eraikin monumentala izan zen garai hartan; oraindik kontserbatzen diren pinakulu, euskarri, balkoi eta abarrekin. Mota honetako eraikuntzek aldaketa garai bat irudikatzen dute udalerrian, eta Gorlizko hainbat tokitan ikus daiteke udako etxe tipikoetan.
Kasinoak ostatua, jatetxea, taberna, bizartegia, Guardia Zibila, falange espainiarra, pentsu eta ikatz biltegia ere eskaintzen zituen.
Herrian izan zen lehen telefonoa zuen eta Telefonogunea izatea zen ematen zuen zerbitzuetariko bat.






