Audioaren transkripzioa
Artea, Andra Mari kalean dago, baina herritar askok “artearen kalea” deitzen diote ale honi esker.
Antzina, antzeko zuhaitzen zuretik ateratzen ziren gure itsasontzien kroskoak. Zorionez, honen antzeko batzuk iraun dute herrian.
Zuhaitz hau ale monumental bat da, zenbait mendeurren dituena, gutxi gora-behera 15 metroko altuera duena, eta bere izen zientifikoa Quercus Ilex L da.
Urte askoan zehar Zabala Baserriko esparru itxi batean egon izanak, zalantzarik gabe, lagundu egin du ale hori inausketarik gabe kontserbatzen, inguru horretan dauden arteen ohiko garapena baino askoz ere handiagoa izanik.






