Audioaren transkripzioa
Gorlizko hondartzak 842 metroko luzeera du. Hondartzaren maskor itxurak olatuetatik babesten duenez gero, familientzat oso aproposa da.
Euskal Kostaldean, eguzki ordu gehien jasotzen duen hondartzetariko bat da eta iodoz aberatsa den uraren kalitateak, Itsas Erietxea kokapen honetan eraikitzeko, eragina izan zuen.
Atsedenerako, eguzkia hartzeko, eta edozein ur kirolen praktikarako hondartza ezin hobea da.
Piragua, surfa, bodyboard, igeriketa eta askoz gehiago egin daitezke hemen.
Udan, Astondon, ur-parke bat jartzen da, non gazte zein helduek aisialdiaz goza dezaketen.
Hondartza hau, Q kalitate turistiko ziurtagiria lortu zuen, Euskadiko lehenengo hondartza izan da.
Gainera, bere zerbitzuen artean, doako wifi-a du.






