Audioaren transkripzioa
Ospitalearen ondoan, kantauri itsas ertzeko interes geologiko eta natural handienetariko toki bat aurkitzen da: harri bihurtutako dunak.
Europak, Kontserbazio Bereziko Eremutzat jo du. Duna hauek, milaka urteetako hondar-metaketa sedimentatuen emaitza dira eta denboraren eraginez zementatu dira.
Geruza desberdinen konposizioaren arabera, hiru zerrenda handitan sailkatzen dira. Horietako bat, 6.000 urte inguru dituen maskorrez osatuta dago.
Geruza batzuen porositateak, urteetan zehar, uraren iragazketa erraztu zuen, horrela lur azpiko akuiferoa sortuz. Oraindik ere Gorlizko ospitalea neurri batean ur horretaz hornitzen da.






