Audioaren transkripzioa
Foru-abeletxea Astondotik Gorlizko itsasargiraino doazen bideetako batean dago.
Etxalde honek pottoka, zaldi-espezie autoktonoa, eta behi-azienda sustatzen ditu. Abeletxearen ondoan, Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa dago. Bertan, kalteren bat jasan duten espezieak birgaitzen dira.
Gorlizko abeletxea da, Ganguren eta Sollubeko etxaldeekin batera, Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Departamentuak duen abeltzaintzako esperimentazio-zentroa, hautaketa eta hobekuntza genetikoko programak garatzeko.
Ustiategia Pirinioetar arrazaren hobekuntza kolektiborako programaren barruan dago, eta Pirinioetako aziendarentzat erreferentzia bihurtu da estatu mailan.






