Hanburgesa bat, gyozak edo partekatzeko errazioak gustuko badituzu, Arin Arin aukera bikaina da Gorlizen. Bere kartak kalitatezko osagaiekin prestatutako janari azkar klasikoa eta munduko hainbat sukaldaritzatan inspiratutako proposamenak uztartzen ditu, giro atsegin eta informalean. Leku aproposa da familiarekin, lagunekin edo hondartzako egun baten ondoren bazkaldu edo afaltzeko.
🍔 Espezialitateak
Hanburgesak · Txakur beroak · Gyozak · Oilasko fingers-ak · Partekatzeko errazioak
🐶 Pet Friendly
Txakurrak barruan zein terrazan onartzen dira. Gainera, maskotentzako ur-ontzia dute.
♿ Irisgarritasuna
Eskailerarik gabeko sarrera.
🍢 Pintxopotea
Ostegunetan · Edaria + pintxoa (0,80 €)



🕒 Udako ordutegia:
Asteartea: 19:00-00:00
Asteazkenetik igandera: 09:30-00:00
Atseden eguna: astelehena
*Establezimenduak emandako datuak. Turismo Bulegoak ez du bere gain hartuko aldaketarik badago eta hauek turismo bulegora jakinarazten ez badizkigute.








