Eguneko menu on batez gozatu edo giro atseginean afari bat partekatzeko leku baten bila bazabiltza, Jubis Jatetxea aukera bikaina da Gorlizen. Kale lasai batean kokatutako terraza zabalak lasaitasunez gozatzera gonbidatzen du, pintxoak, hanburgesak, pizzak edo errazioak dastatzen dituzun bitartean. Eguneko une desberdinetarako proposamen egokiak eskaintzen ditu.



🍽️ Espezialitateak
Eguneko menua · Pintxoak · Errazioak · Hanburgesak · Pizzak
🏆 Sariak
Dastatu Urria (2023) lehiaketaren irabazlea «Txokongo» pintxoarekin, Dastatuarte (2024) lehiaketaren irabazlea «Txerribap» pintxoarekin, eta Dastatu Urria (2024) lehiaketaren irabazlea «Lurzoru» pintxoarekin.



💶 Gutxi gorabeherako prezioa
Eguneko menua (astelehenetik ostiralera): 12 € (edaria eta postrea barne).
Asteburuko plater berezia: Cachopoa patatekin, edaria eta postrea: 16 €.
🌾 Glutenik gabeko eta aukera beganoak
Eskatuta eskuragarri.
ℹ️ Alergenoei buruzko informazioa
Eskuragarri.
🐶 Pet Friendly
Txakurrak barruan zein terrazan onartzen dira. Gainera, maskotentzako ur-ontzia dute.
☀️ Terraza
Kale lasai batean kokatutako terraza zabala.
♿ Irisgarritasuna
Eskailerarik gabeko sarrera eta egokitutako komuna.
🍢 Pintxopotea
Ostegunetan · Edaria + pintxoa (0,70 €)
🕒 Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:00 | 19:00 – Itxi arte
Asteburuetan: 09:00 – Itxi arte
*Establezimenduak emandako datuak. Turismo Bulegoak ez du bere gain hartuko aldaketarik badago eta hauek turismo bulegora jakinarazten ez badizkigute.







