Atera zure alderik distiratsuena eta bizitza arrosaz ikusteko presta zaitez! Aurtengo otsailean, Gorlizko inauteriak musikaz, tradizioz eta dibertsioz beteta datoz. Ba al duzu zure mozorroa?
🗓️ OTSAILAK 14, LARUNBATA:
San Valentin eguna arrosaren eguna bihurtzen da Gorlizen. Ez dugu segundo bakar bat ere geldituko!
12:00 | Ipuinak eta Musika: Gozatu Sorgina Txirulinarekin. “Nirekin bidaiatu”
📍 Ibarreta Plaza (edo frontoia euria egiten badu).
13:00 | Baflepoteoa Elexaldetik.
15:00 | Herri Bazkaria: Tiketak Portalena Tabernan 10€.
16:30 | Zamaltzera!: Probatu zure oreka Zezen Mekanikoan.
18:00 | Koadrilen Show-a .
19:30 | Karro poteo musikatua Elexaldetik
22:30 | Erromeria: Eguna borobiltzeko, “Nonbait” taldea izango dugu.








