
📅 Uztailak 3 · 4 · 5
Arte asko Dastatuarten!
Ludoteka. Harri goxoak: Ludotekako haurrek janariekin margoztutako harri koloretsuak sortu dituzte, Gorlizko txokoak modu dibertigarri eta sortzailean apaintzeko.
Gaztelekua. Herria kolorez: Gaztelekuko gazteek herriko txokoak kolorez eta sormenez beteko dituzte, monitorearekin batera egindako esku-hartze artistiko baten bidez.
Photocall: Gorlizko Kultur Etxeko pintura ikastaroko ikasleek sortutako photocall-murala, Dastatuarteren kolorez betetako oroitzapenak harrapatzeko. 📍 Elizako plaza
Gorlizko Ikastetxea “Kaiola infinituak”: Yayoi Kusaman inspiratutako kaiola koloretsuak, material birziklatuz sortuak, Gorlizko zuhaitzetan. 📍 Laubideta Plaza
Poesia erakusleihoak: Gorlizko idazleen elkarteak, merkatarien elkartearekin batera, poesiaren artearekin jantziko ditu erakusleihoak berriro.
Informazio gehiago 👉 ERAKUSKETAK







