Hasiera: 03-12-25
Ospatu Euskararen Eguna Gorlizen!
Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu Gorlizen, eta gonbidatuta zaude parte hartzera! Egun osoan zehar, animatu “kaixo” esatera, erosketak egitera edo kafea eskatzera euskaraz, hitz txiki bakoitzak bere garrantzia duelako. 😍🤞
👅👂Euskarak kolorea eta bizia ematen die gure kaleei, merkatariei eta eguneroko harremanei; horregatik, egin dezagun pausotxo bat gehiago eta jar dezagun euskara gure ahoan, gure etxeetan eta lagunartean. Zatoz Gorlizera Euskararen Eguna ospatzera eta bizi dezagun euskaraz, naturaltasunez eta goxotasunez.








