Datorren irailaren 27an Gorlizko Herri Krosa ospatuko da: kirol hitzordu berezia, adin guztietako partaideak festa eta familia giroan bilduko dituena.
Jardunaldia 10:30ean hasiko da, haurren lasterketekin, 1 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta. 11:30ean gazteen eta helduen txanda izango da, bi ibilbiderekin: 5 km-ko proba bat eta 10 km beste bat. Bi probek Gorlizko erdigunea eta Urezarantza auzoa zeharkatuko dituzte, hondartzako pasealekutik ere pasatuz. Lasterketa Elizako plazatik (Itsasbide 9) abiatuko da.
👉 Izen-emateak: Abuztuaren 1etik aurrera eman ahal izango dute izena, https://www.buscametas.com/ Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da irailaren 20ra arte eta 15 eurokoa lasterketa aurreko astean zehar.
Izen-ematearekin batera, kamiseta oroigarri bat eta 300 euroko balioa duen QLED telebista baten eta Goskoak eskainitako 30 produktu-lote baino gehiagoren zozketan automatikoki parte hartzeko aukera izango da. Zozketak proba amaitzean burutuko dira.








