
🌄 Irailean gure ibilbide zirkularrekin itzuliko gara! 🌿🥾
Prestatu zaitez taldean bi abentura zoragarri bizitzeko! Bi irteerak 09:00etan hasiko dira, Ibarreta Plazatik.
📅 Irailaren 13a, igandea – 1. ibilbidea: Ermura igoera, antzinako bidetik
Ermura igotzeko ibilbiderik zuzenena eta azkarrena berreskuratuko dugu, herrigunetik abiatuta. Historia handiko bidea da; tradizioz erabili izan dugun bidea, Itsasargia eta bertara doan errepidea eraiki aurretik ere erabiltzen genuena.
Ibilbidearen zati batean lurra zertxobait deserosoa izan daitekeen arren, zailtasunik gabeko ibilbidea da, eta erritmo onean Ermuko tontorrera denbora gutxian irits gaitezke.
📏 Distantzia: 8,26 km
⛰️ Igoera metatua: 309 m
🥾 Zailtasuna: Baxua
⏱️ Aurreikusitako denbora: 1 ordu eta 50 minutu
📅 Irailaren 27a, igandea – 22. ibilbidea: Gorliztik Butroeko gaztelura eta buelta Isuskitza menditik eta Gandiatik
Ibilbide zirkular ederra, ibilbidearen zatirik handiena zuhaitz eta landaredia askotarikoek babestuta. Mendian ibiltzera ohituta dagoen edonork egiteko moduko ibilbidea da, eta Butroeko gaztelura eramango gaitu; ondoren, Isuskitza menditik eta Gandiatik igaroz, Gorlizera itzuliko gara.
17 kilometrotik gorako ibilbidea da, lasai-lasai egiteko modukoa, naturaz inguratutako paisaia ederrez gozatzeko aukera emango diguna.
📏 Distantzia: 17,18 km
⛰️ Igoera metatua: 356 m
🥾 Zailtasuna: Ertaina
⏱️ Aurreikusitako denbora: 4 ordu eta 40 minutu
📝 Izen-emateak irailaren 1ean, 10:00etan, hasiko dira Gorlizko Turismo Bulegoan, bai aurrez aurre, bai telefonoz (94 677 43 48).
🌳 Irailaren 13an eta 27an zure zain izango gara ibilbide zoragarri hauek elkarrekin egiteko! Animatu eta ez galdu aukera!







