Urteari hasiera emateko familia-plan polita proposatzen dizugu: “Ortzadarra berreskuratu” Jolasaren Eguna, Cruz Roja Juventud / Gazteen Gurutze Gorria erakundearen “Haien eskubideak jokoan” kanpainaren barruan.
10:00etatik 14:00etara, Iberre plazan familiei irekita egongo den gune bat izango da, elkarrekin partekatu, sortu eta jolasteko pentsatua, dibertsioz, irudimenez eta abenturaz betetako jardunaldi batean. Aurten, “Ortzadarra berreskuratu” proposamenak jolasaren bidez adierazpena, sormena eta elkargunea sustatzen dituzten espazioak bultzatzera gonbidatzen du.
Gainera, ekimena jostailu-bilketaren kanpainaren barruan kokatzen da: jostailu berriak, ez belikoak eta ez sexistak. Ez galdu aukera eta etorri jolas, aurkikuntza eta kolorez betetako egun bat bizitzera!







