Olentzero eta Mari Domingi Gorlizera iritsiko dira Gabonak magiaz betetzeko. Abenduaren 24an, 18:30ean, ongietorria egiteko aukera izango dugu, jai hauetako unerik berezienetako batean.
Gainera, abenduaren 14tik 18ra bitartean, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko hitzordua eskatu ahal izango da Udaletxera deituta (946 77 01 93).








