UZTAILA – ABUZTUA 2026
☀️ Hemen da Uribe On Tourraren zazpigarren edizioa! 🏞️
Prestatu zaitez jardueraz betetako uztaila eta abuztua bizitzeko, udako hilabeteez ahalik eta gehien goza dezazun!
Jarduera-programa horretan jarduera hauek aurkituko dituzu: 4×4 modalitateko abentura-proposamenak, Bizkaiko Flyscha ezagutzeko bisita gidatuak, haurrentzako ginkanak, museoak, artez eta gastronomiaz beteriko jaialdiak, txakolin upeltegietan dastaketak edota artisau garagardo fabriketara bisitak, besteak beste.
✨ Kostaldeko eta barnealdeko gauza on guztiak bikain konbinatzen dituen agenda.
Zatoz Uribera eta ezagutu 24 herri beti zabalik publiko guztientzat!








