SORGINAK

Sorgina euskal mitologiako pertsonaia

Inoiz sorginei buruz zerbait entzun al duzue? Atso zimurtu eta gaiztoak zirela diogute. Deabruarekin paktuak egiten zituztela, naturaz gaindiko indarrak zituztela eta itxura aldatzeko gai zirela, beleak, katu beltzak edo sineskorrak erakartzeko emakume ederrak antzeratzeko gai zirela. Beste batzuek, ordez, belar-biltzaileak baino ez zirela esaten dute, sendatzeko natur sendagaiak erabiltzen zituztela, haurgintzan laguntzen zutela eta tradizioak zein belaunaldiz belaunaldi pasatutako jakintzak mantentzen zituztela.

Txerrena, merrena, Kin, kuan Portan zela, portan hil.

KONDAIRA

Behin batean, aspaldiko 1792a aldera, Kemen izeneko mandazain bat etxera zihoan lanak amaitu ondoren. Bidea laburtzeko asmotan, Trebiñoko mendiak zeharkatzea otu zitzaion. Aitzitik, galdu egin zen, eta, zoritxar handienarekin, gauak burua estali zion oraindik basoaren erdian zegoela. Hori dela eta, bere gauzak eramateko berekin zeraman astoa pago gazte batera lotu zuen. Halaber, bera, basurdeen eta beste animalia arraro batzuen erasoa saihesteko, pago handiago batera igo zen, erosotasuna bilatuz adar zabaletan. Toki egokiena ez bazen ere, babesean lo egin nahi zuen. Hain nekatuta zegoen, ez zela denbora asko igaro ametsetan murgildu arte.

Pare bat ordu beranduago, ahots batzuek esnarazi egin zuten. Belarria adi jarri eta egiaztatu zuen pertsona ugariko taldea zela, eta mandazaina harritu egin zen ordu desegokiak kontuan hartuta. Bere ingurura begira jarri zen, eta berehala topatu zuen aztoramendu handiz dantza eta barre egiten zuten adin guztietako emakumeen talde bat. Sorginak!, ondorioztatu zuen berehala, eta aldi berean beldurra bere erraietaraino sartu zitzaion.

Hortik pixka batera dantza egiteari utzi zioten, eta emakume gazteetako batek zera galdetu zuen:

-Zuetako norbaitek ba al daki zer gertatzen zaion Perlandari, Markesaren alabari?

Eta agureenak, gainerakoek Maripetralin deitzen zutena, zera erantzun zion:

-Erremedioa bila dezakete, baina ez dute inoiz topatuko-. Eta beretzat barre egin zuen jarraitu aurretik: -Igandean, mezetan, ostia zati bat erori zitzaion eta ehortze-tokiko lauzaren azpian dagoen zirrikitutik ihes egin. Han zegoen zapo batek jan egin nahi izan zuen, baina kontrako eztarritik joan zitzaion. Zapoari ostia zati hori kenduz, ermitaren atzean dagoen iturrian garbituz eta ondoren janez bakarrik lortu du Perlandak osatzea.

Eta dantzaldiek jarraitu egin zuten, urrunean oilar batek abestu zuen arte eta sorginak desagertu egin ziren. Mandazaina pagotik jaitsi zen, eta markesaren etxerako bidea hartu zuen azkar. Hari gertatutakoaren berri eman zion. Azkar batean abiatu ziren markesaren gizonak ermitara eta, hain zuzen ere, adierazitako lauzaren azpian topatu zuten zapoa. Kemenek emandako oharrak jarraitu zituzten, eta Perlandari jada garbi zegoen ostia eman ziotenean, hark berehala berreskuratu zuen osasuna. Ondorioz, mandazainak ordain eskuzabala jaso zuen, eta ez zuen inolako estutasunik jasan behar izan bere bizitza luze guztian.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…