GALTZAGORRIAK

Galtzagorri euskal mitologiako pertsonaia

Bai, ezagutzen ditudalako dinotzuet. Bai izaki erraldoiak bai ñimiñoak existitzen dira. Baina ez dituzu topatuko, ez, zuen herrietako etorbideetatik. Galtzagorriak taberna oker eta ilunetan, erakusleiho lohidun kafetegitan, zuhaitzetako enborren zulo txikitan. Horrelaxe, gure ikuspegitik at mantentzen dira. Izaki bihurri eta jostakin hauek taldeka bizi dira laguntzeko asmoarekin.

Edo, akaso uste duzue beste lurraldeko memorian baino ez dagoela iratxorik

Praka gorriak dira haien ezaugarri nagusia, nahiz eta izena leku batetik bestera aldatu: Familiarrak, Prakagorriak, Bestemutilak… Hain dira txikia ezen or-ontzi baten barruan 4 edo 5 Galtzagorria eraman ahal dira.

Galtzagorriak lortzeko badaude modu ezberdinak: Udako solstizioaren gauan, leku berezi batzuetan or-ontzia zabalik utzi eta esnatu bezain pronto iztekoarekin, bertan geratzen ziren harrapatutak. Edo Baionako azokan erosi ahal ziren urre ontza baten ordez. Gaur egun, zoritxarrez, ez dira halako saltzailerik geratzen.

Zer egin behar dugu? Zer behar duzu egin dezagula? Eskatu baino ez diguzu egin behar zein da gure zeregina

KONDAIRA

Kortezubin kontatu ohi zuten gizon batek, urrezko ontza baten truke, Galtxagorri talde bat erosi zuela Baionako merkatu urrunean, haiek bere lanetan lagun ziezaioten. Unea iritsita Galtxagorriak garraiatzeko erabilitako orratzontzia ireki zuenean, iratxo txikiak azkar irten ziren eta bueltaka hasi ziren, jabearen buruaren inguruan hegan eginez eta etengabe galdetuz ea zer nahi zuen haiek egitea. Honek lana agindu zien, eta segundo batzuen buruan ezin hobeki burutu zuten. Gizakiak, orduan, beste lan bat agindu zien, eta hori ere azkar batean egin zuten. Berehala burutu zuten hirugarren lan bat eta gero, gizonak ez zekien jada zer agindu, beraz, bere inguruan bueltak emateari utz ziezaioten, ibaitik ura ekartzeko agindu zien, horretarako bahe bat erabiltzeko esanez. Egia da Galtxagorriak saiatu egin zirela, baina lan gisa ezinezkoa izan zen hura burutzea, urak halabeharrez alde egiten zuelako zuloetatik. Azkenean, orratzontzira deskantsatzera joatea erabaki zuten.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…