BASAJAUN

Basajaun euskal mitologiako pertsonaia

Inguruko mendien hamarka kilometroak trinko estaltzen dituzten basoak ezagutzen al dituzue? Ez pinudiak edo eukaliptoekin sortutakoak, ez. Horiek berriagoak dira, modernoagoak. Beste motatako basoei buruz ari naiz, pagadiak eta hariztiak nagusiak dira bertoko baso primitiboan. Hantxe ez da arraroa urki zurixkak topatzea, haltz eta lizarren batekin nahasten direnak. Baso horiek dira, hain zuzen ere, Basajaun erraldoiaren bizilekua. Bere bikotearekin –Basandere- ibiltzen da leku batetik bestera, otsoak urrun mantentzen eta artaldeak zaintzen.

¡Basojaunn! ¡Badatoz otsoak!… Badatoz otsoak!

¡Basajaunn! ¡Zaindu artaldea! ¡Badatoz otsoak!

KONDAIRA

Sarako eskualde menditsuan San Martiniko izeneko gazte bat bizi izan zen orain hainbat bosturteko. Adimentsua eta azkarra zen gutxi bezala, eta, hainbat trikimailuri esker, bertan bizi ziren Basajaun erraldoien teknika batzuk ikastea lortu zuen. Horrek lagundu egin zion gizakiari bere bizi kalitatea hobetzen. Gauzak horrela, badirudi gaztea errota batean bizi zela, eta bere lanaren bitartez bizirautea ahalbidetzen zion dirua irabazten zuela. Aitzitik, konponbide zaileko arazo bat zuen: bere errotaren ardatza haritzean eginikoa zen eta azkar erretzen zen frikzioarengatik, etengabe lanerako balio guztia galduz. Mihi gaizto batzuk diote denbora gehiago pasatzen zuela arazoa konpontzen ehortzi beharrekoa ehorzten baino, eta horregatik San Martinikori “errotari” deitu ordez, “konpontzaile” deitzen zioten, baina hori beste istorio bat da. Aldiz, jakina zen Basajaunen erroten ardatzak askoz ere iraunkorragoak zirela, hainbat bosturteko iraunez ordezkatzeko beharrik eduki gabe.

– Nola ikasi haiengandik ardatzak eraikitzen?-, pentsatzen zuen goizero San Martinikok, erantzunik topatu gabe, ordea.

Baina egun batean amarru batekin saiatzea otu zitzaion: mezulari bat bidali zuen Basajaunen basora, bere errotak inolako etenik gabe funtzionatzen zuela barreiatu zezan. Eta horixe egin zuen mezulariak. Lau haizeetara errotariak agindutakoa oihukatuz, baso osoa zeharkatu zuen atsedenik gabe, Basajaun erraldoi bat bere aurrean jarri zen arte. Hark, mezulariak oihukatutakoa entzundakoan, zera erantzun zion:

– “Horrek esan nahi du otsaileko ilbeheran moztutako haltzarekin egindako ardatza jarri diola”. Horixe erantzun zion erraldoi iletsuak, bere hitzekin bere arrazak horrenbeste denboran eta ardura handiz gordetako sekretua jakinarazten zebilela konturatu gabe.

Eta mezulariak zera erantzun zion: -“Ez, ez du jarri, baina jarriko du”.

Eta horrela jakin zuten gizakiek errotaren ardatza egiteko sekretua.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…