AMALUR

Amalur euskal mitologiako pertsonaia

Amalur, Ama Lurra. Bere barnetik sortu ziren gauza guztiak, eta oraindik, egunero, atseden bila, bere barnera bueltatzen dira, bere alabak, Eguzki eta Ilargi. Beste mitologietan jainkoak eta jainkosak zeruetan bizi ohi ziren baina Euskal Mitologian, berriz, izaki magikoak gure inguruan bizi dira betidanik, lurran, kobazuloetan, urrun dauden lekuetan. Naturaren indarrak azaltzeko mitoak zeuden ere, eta oso garrantzitsuak ziren. Badakizue nola sortu zen dena?

KONDAIRA

Ezereza zenean zegoen gauza bakarra, lurra sortu zen, eta hainbat bosturteko eta gero, alabak, Eguzkia eta Ilargia, jaio ziren haren barrenetik, inguratzen gaituzten gainerako elementuak bezalaxe. Bata, jainkotasunaren aurpegia; bestea, haren begia, gu zaintzeko. Izaki bizidun guztiak naturaren parte garelako ez dugu harengandik urrundu behar. Gizakien arrazak errespetu handiagoa zor dio Amalurri, ama lurrari. Gure garapenak nahiz hartatik eratorritako ekintzak Amalurraren pazientzia agortzen ari dira. Pertsona adintsuenetako batzuk jakituria osoz uste dute agian lurrikara kopuruak nahiz haren bizitasunak gora egin izana, lotan uste genituen sumendiak piztu izana, sendaezinak diren gaixotasun berriak agertu izana, eta abar ez dela Amalurrek gu ohartarazteko egindako saiakera baino, bere haserrealdi handia izan daitekeen horretara iritsi baino lehen. Gure esku dago haren etorkizuna, gure etorkizun ere badena.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

Argazkia: Mari y Ahari. Mitologika, una visión contemporánea de los seres mágicos de Euskadi (p. 19), A. Bergara, R. Alzate, R. del Río, 2017: Astiberri.

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…