HERENSUGEAK

Herensugeak euskal mitologiako pertsonaia

Baina erraldoi guztiek ez dute gizaki antza. Noizbait, herensugeei buruz zerbait entzun al duzue? Euskal dragoia, ezta? Izaki fantastikoen elezaharrak. Baina, inork ikusi al ditu gure lurraldeetatik? Noizbait hemen bizi al dira?

Nafarroako Sakanan, Aralar mendilerrotik, beheko arana so dagoen bitartean bere erasoak burutzen ditu, gero jango dituen behi zaharrak amildegietatik erroiztuz. Agintariek artzen edota otsoen erasoak direla dinote eta ez didate sinesten, begietan finkatu zaien izua Herensugeak baino ezin duenik sortu.

KONDAIRA

Arrasate udalerritik gertu, Herensuge bat bizi zen. Hura urruti mantentzeko eta biztanleei kaltea eragitea saihesteko, biztanleek itun bat egin zuten harekin. Horren arabera, hilero zozketa bat egingo zen eta, bertan eskuratutako emaitza gorabehera, piztia elikatzeko emango zuten bertan aukeratua irteten zena. Biztanle kopuruak beherantz egiten zuen, izan ere, ugariagoak ziren piztiaren ahutzetan amaitzen zutenak. Aitzitik, patuak nahi izan zuen behin, auzotar batek, bere emaztea aukeratzean, animaliari aurre egitea erabakitzea. Mendira igo zen, eta han emakume gaztea zuhaitz bati loturik zegoen. Herensuge agertu zenean, haren aurka egin zuen, barra bat begian sartuz. Horrenbesteko indarrarekin egin zuen, burmuina zeharkatu ziola. Espasmo batzuk eta gero, dragoia jausi egin zen. Ordudanik udalerria euskarazko Arrasate izenarekin ezagutzen da, baina baita gaztelerazko Mondragón izenarekin ere, hain zuzen ere “Monte del Dragón” (Dragoiaren mendia) esaeratik eratorria.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…