Igeribideak Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta aisialdiko eta osasunerako igeriketa modu seguruan eta autonomoan sustatzen du. Gorliz proiektuaren barruan dago, eta Gorlizko hondartzak igeri egiteko gune balizatua du udako denboraldian, modu seguruan igeri egin ahal izateko.
Gainera, itsasoaren egoera zuzenean kontsulta dezakezu webcam honen bidez: https://www.visitgorliz.eus/webcam/ (Hondartzako webcam-a mantentze-lanak direla eta ez dago erabilgarri une honetan. Barkatu eragozpenak.)
Gorlizko hondartzarako sarbidean, itsasoan igeri egiteari eta Igeribideak proiektuari buruzko informazio interesgarria kontsulta daiteke.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak badu webgune bat gomendioak, ekimenari atxikitako hondartzak eta itsasoan igeri egiteko behar den guztia jakinarazteko.













