Makalak bezain garaiak, haritzak bezain indartsuak, azeriak bezain argiak eta egundokoak, baselizei, gizakiei edota beren fedea uztaraztez dietenei botatzen dizkieten harkaitzak bezalakoak
Jentilak dira, mundutik desagertzearen kontra dagoen arraza zaharra. Urrutiko aranetara zein mendi ezkutatueneko adarretara baztertuak, antzinako sinesmenak gordetzen dituzten pertsonaiak dira.
KONDAIRA
Esan ohi denaren arabera, jentilak gari-ale tontor batetik hurbil bilduta zeuden, han Martiniko izeneko gizaki bat agertu zenean, zarpail eta bere tamainarako izugarriak ziren botak jantzita. Jentilek harriturik begiratu zuten, haren ausardiarekin txunditurik. Hark, inolako beldurrik azaldu gabe, erroka luzatu zien. Abiada hartuz gero, esan zien, bere aurrean zegoen ale tontorra esfortzurik gabe saltatzeko gai izango zen, haiek baino hobeto gainera. Jentilek, barre algaraka, aparteko arazorik gabe egin zuten salto, gizakiari saia zedila esanez. Eta horixe egin zuen. Metro batzuk hartu zituen, korrika egiten hasi eta bultzada hartuz… ale tontorraren oinarrian amaitu zuen. Jentilen algarak haran guztian zehar entzun zitezkeen bitartean, gizakitxoak alde egin zuen, burumakur. Behar beste urrundu zenean, korrika hasi zen atzerantz begiratu gabe eta basora iritsi arte. Bertan sartu zen, sastraka batzuen atzean ezkutatuz. Orduan entzun zitezkeen jada jentilen oinkadak, haren jokaldiaz ohartuta. Erraldoiek aurrerantz egin zuten, eta, topatu ez zutenez, minutu batzuen buruan itzuli egin ziren, arnasestuka. Ozen, algaren artean, oraindik itzali gabe zituzten algaren artean, alegia, hurrengo abestia abestu zuten:
“Gizakiek abesti hau ezagutuko balute, ongi aprobetxatuko lukete: hostoa sortzean, erein artoa, hostoa erortzean, eren garia; San Lorentzon, erein arbia”.
Eta jentilak bere bizitokira itzultzea itxaronez, Martiniko bere herrirantz abiatu zen, berekin nekazaritzako sekretua eramanez. Kondaira berdina kontatu ohi da zenbait tokitan, baina Jentilak Basajaunarekin ordezkatuz.
Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua
*Pinterestetik ateratako argazkia