LAMIAK

Lamia euskal mitologiako pertsonaia

Ur gardeneko urrunen dauden errekatako urloetan, emakumezko gorputza duten izakiak bizi dira. Lekuaren arabera, zangoak ahateen edo ahuntzen antzekoak dituzte. Lamiak dira, begirada bakar batekin eta duten edertasunarekin edozein gizonaren bihotza atrapa dezaketenak.

KONDAIRA

Behin batean, Isturitzeko lurraldeko Laminazulon bizi ziren lamia batzuk, Uriartetarren baserriko atea jo zuten, Martzela Urrunetxeakoaren zerbitzuak eskatzeko. Martzela han bizi zen ospe handiko emagina zen. Birritan pentsatu beharrik izan gabe, beharrezko tresnak biltzen zituen poltsa hartu zuen eta ezkutuko koba bateraino joan zen. Han bizi ziren lamiak, arrakastaz betez beren lana. Hurbileko erreka batean garbitu ziren, eta zer ordu zen ikusita, lamiek haiekin bazkaltzera gonbidatu zuten emagina, itzultzeko bideari ekin aurretik. Horrela, janari zaporetsuak eta garai hartarako oso ohikoak ez zirenak jan zituzten. Aitzitik, Martzelaren atentzioa erakarri zuen zerbait egon bazen, hori lamien ogi zuria izan zen. Zaporetsua zen, eta, horregatik, pusketa bat hartu zuen lamiak ohartu gabe. Pusketa hori poltsikoan gorde zuen etxera eramateko eta bere senitartekoei probatzen emateko. Otordua amaituta, bideari ekin zioten, hori bai, aurretik, lamiek, esker modura, urrezko goru eta txaratila bat eman zizkioten. Aitzitik, Martzelak altxatzeko keinua egin zuenean, ezinezkoa zela ikusi zuen.

– “Zurea ez den zerbait hartu duzulako da hori”-, erantzun zuen lamietako batek.

Eta emagin gazteak, lotsaturik, aitortu egin zuen ogi zati bat gorde zuela. Ogi zati hori berehala itzuli zuen. Orduan posible izan zuen altxa eta bideari ekitea. Lamiek lagundu egin zioten bidearen zati batean, zonaldea ezagun bihurtu zitzaion arte. Han agurtu ziren, eta une horretan lamiek emaginari eskatu zioten bidean atzera ez begiratzeko, haien bizitokia sekretupean mantentze aldera. Eta, hain zuzen ere, horixe onartu zuen Martzelak, baserriaren atarian egon zen arte. Han, oin bat etxearen ateburua zeharkatzen zuelarik, burua biratu zuen, hori egitearekin lamiek eskatutakoa urratzen zebilela ohartu gabe. Une horretan bertan haren aberastasunak erdira murriztu ziren, gorua egurrezkoa bihurtu zelako. Hori bai, txaratilak urrezkoa izaten jarraitu zuen.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…