MARI, JAINKOSA NAGUSIA

Mari euskal mitologiako pertsonaia

Izen ugarirekin izendatu zuten, jatorri ugari erantsi zioten, eta guztiak egiazkoak ziren, zein bere garaian, zein bere tokian. Oiz eta Anbotoko Mari izendatu zuten, Txindokikoa baita ere, Aketegikoa, Aiako harrietakoa, sorgina, Andra… Hauek, eta beste batzuk ere, bere izenak izan ziren. Baina, egun beregan sinesten dugunontzat Mari baino ez da, gure jainkosa nagusia.

Emakume dotore eta ederra, bere presentziarekin gizkonak maitemintzen duen andrak, hain den ederra.

7 urte eman ondoren bere kobazuloan, beste batera joan ohi da. Bidai hori egiteko modu ezberdinak ezagutzen dira: suaz inguratuta zeharkatzen du zerua, edo ahari baten gainean edo beste modu asko dauzka.

Mariren aurrean gaudenean arau batzuk bete behar dira:

  • zukaz hitz egin beharrean, hikaz
  • ezin gara ezeri, nahiz eta berak gonbidapena luzatu egiteko
  • inoiz ez diogu sorbalda erakutsi behar, beti aurrean izan behar dugu, handik hurruntzeko atzeraka ibili behar badugu ere…

KONDAIRA

Behin, artzain batek Mari ikusi zuen zerua zeharkatzen, zazpi aker nekaezinek bultzatutako karroza baten gainean. Begiradarekin jarraitu egin zuen, eta Akertegiko kobazuloan sartu zela ikusi ahal izan zuen. Gaztea haraino hurbildu zen, eta, kontu handiarekin burua azalduz, emakume ederrena ikusi ahal izan zuen, ile luzea urrezko orrazi batekin orraztuz. Buelta emateko beharrik izan gabe, badirudi Damak artzaina bertan zegoela antzeman zuela, eta hurbiltzeko gonbitea luzatu zion, buruarekin keinu arin bat eginez. Gizakiak ez zuen zalantzarik egin; harengana hurbildu zen, eta pasio handiz besarkatu zuen. Aitzitik, Marik apartatu egin zuen pixka bat, eta kobazuloaren sarreraraino eraman zuen. Han denborarik galdu gabe, alde egiteko eskatu zion, zerua estaltzen zuten hodei beltz trinkoak seinalatzen zizkion bitartean.

-Hona hemen nire ejertzitoak. Saia zaitez haiek beren eraginak zuri jasanarazi baino lehen alde egiten-, esan zion.

Gazteak beldurrez begiratu zuen zerua. Istant batzuk geroago, burua atzerantz biratu zuenean, tokia hutsik topatu zuen: Jainkosa handia desagertua zen jada.

Gustatu zaizue kondaira? Orduan goazen, beste pertsonaiak gure zain daude eta.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Euria Bizkaian? Gorlizen egiteko ezinbesteko 5 plan euri-egun baterako 🌧️
    Ostegunetako ‘Pintxopotetik’ aterpe naturala diren pinudietako ibilaldietara: gozatu Gorliziz urteko edozein garaitan. Ziur noizbait gertatu zaizula: Bizkaian esnatzen zara, leihotik begiratu eta zeru urdinik gabeko egun iluna edo euri fin…
  • Gorliz eguzki-eklipsearen aurrean: jakin beharreko guztia aparteko une bat bizitzeko
    2026ko abuztuaren 12an, Gorlizetik Kantauri itsasertzean ikusgai izango den fenomeno astronomiko apartenetako bat behatu ahal izango da: eguzki-eklipse partzial bat, non Eguzkiaren %99,9 inguru Ilargiak estaliko duen. ⚠️ Garrantzitsua: Gorlizen…
  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…