EGUZKI, ILARGI eta ORTZI

Eguzki, Ilargi eta Urtzi euskal mitologiako pertsonaiak

EGUZKI

Eguzki, baita Ekhi izenarekin ezaguna. Lurraren alaba. Goizero bere barnetik ateratzen da eta bere barnera bueltatzen da gautzean. Badira, dena den, betidanik ospatu diren bi gau berezi: neguko eta udako solstizioak. Gaurik luzeena zein motzena. Baina ekinozioak –udaberria eta udazkena- garrantzitsuak dira ere, eta beste momentu batzuk, Gau Baltza besteak beste.

Eguna sortzen du, bere argia eta beroa oparitzen digu, eta horregatik, behar gaituenean, gizakiok suak pizten ditugu Eguzki suspertzeko, iluntasunean bizi diren izaki gaiztoak menderatzen laguntzeko.

ILARGI

Eguzkiren ahizpa, Ilargi, edo Ilazki, gure zeruetan agertu eta desagertu egiten du egunen igarotzea markatzen lagunduz. Bera da, beraz, bere toki pribilegiatutik zaintzen gaituen jainkotasunaren begia

Bere distirak, noizbehin, bidea aurkitzen laguntzen gaitu, baina ez dugu ahaztu behar, bera Ilargi dela, hildakoak argitzen duen argia.

ORTZI

Batzuetan, minutu eskasetan, zerua gardentasun osotik odei beltzez estaltzera pasa da. Eguzkiaren izpiek uholde euriari lekua egiten dioten bitartean tximistak eta trumoiak behin eta berriz azaltzen dira. Zer dela eta guzti hau? Ortzi da, amorrua egotziz, ziurtatu diezazueket.

Trumoiekin batera, euriteekin, haize bortitzak daudenean entzun ahalko duzue bere boterea eta ikaratu zaitezte hori gertatzen denean. Gizakiok Mari haserretu duzue eta Ortzi etorri da bere asmoa betearaztera. Begiratu nola dabiltzan hodeiak, tximistak nola jausten diren eta ikaratu haize lodiek joko dutenean.

KONDAIRA

Esaten dutenez, Gordexolako egurgile batek, Aretxederra abizena zeramana, zeruak madarikatu zituen behin, euria etengabe egiten aritu zelako zuhaitzak bustiz eta, beraz, mozketaren lana zailduz. Eta kontakizunak jarraitu egiten du esanez, haren hitzek Ortzi horrenbeste haserretu zutela, hark ekaitza igaroarazi ordez bortizkeria areagotu zuela eta tximistak jaurtitzen hasi zela bata bestearen atzetik, egurgilea zegoen tokirantz. Zeruetatik zetozen uren indarkeriarekin harrituta, eta baita tximista bortitzen hurbiltasunarekin beldurtuta ere, gizakia harkaitz eskerga baten pean ahaztutako otso ezkutaleku batean babesteko bezain burutsua izan zen. Tximistak bata bestearen atzetik erortzen zirenez harri handiaren gainean, bere aizkora jaurti zuen ahal bezain urrun. Horrela, aizkorak tximistak erakarri zituen, azkenean Ortzi egurgilearen lotsagabekeriaz ahaztu zen arte.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

Argazkia:  Eguzki, Ilargi y Amalur. Mitologika, una visión contemporánea de los seres mágicos de Euskadi (p. 19), A. Bergara, R. Alzate, R. del Río, 2017: Astiberri.

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…