AKELARRE eta AKERBELTZ

Akerbeltzen eskultura

AKELARRE

Eguzkia ezkutatu eta gero, paseatzen duzuen bitartean, ez al duzue urrutiko ahotsak, barreak eta kantikak entzun? Ez du ematen leku guztietatik zein inondik ere ez sortzen direnik? Ziur asko Akelarreren bat izango da, ospakizun zaharra, sorginak, haizeetatik hegan, sakonetik datorren deabruarekin biltzera omen datoz.

Ongi etorri Akelarrera, maltzurraren zerbitzariok

AKERBELTZ

Inoiz ausartu al zarete, izarrak gure buruaren gaineko-aldean daudenean mendietara joaten eta etxebizitza modernoen segurtasuna atzean uzten? Ezetz suposatzen dut baina hala izan bada, ez nuke zalantzan jarriko, Akerbeltz berak zuzendutako anitz akelarre ikusi dituzuela esaten baduzue. Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak dira lurraldearen zehar ospatzeko egunik onenak.

Gure toki sakratuak, gure usadioak, gure ohiturak zikintzen dutenak, mantendu zaitezte urrun!

Agurtu Akerbeltzaren bidetik kentzen ez den gizajoa! Ez eskatu barkamenik zuen denbora bukatu ostean!

KONDAIRA

Mitologiari sorginkeria uztartzen diogunean, bada berezko ahotsarekin sortzen den elementu bat: Akerbeltz, aker beltza. Haren gainean hainbat gauza esan da: sorgin eta aztien Akelarre izeneko bileretan nagusi izan ohi zela, bertaratutakoen eskutik edozein motatako eskaintzak jasotzen zituela, jainko baten pare gurtzen zutela eta akelarreko gau ezagun haietan emakumeekin nahiz gizonekin kopulatu ohi zuela, gazte nahiz zaharrekin, nahierara.

Ez dago esan beharrik izugarrikeria horiek guztiak inkisidore askoren buruan bakarrik zeudela, izan ere, deabrua beren begirada laburraren esparrutik ateratzen zen guztian ikusteko obsesioa zuten.

Jende gehienarentzat, Akerbeltz Lurraren sakonenean bizi zen jeinu bat zen, bai, eta ekaitzak ekartzeko gai bazen ere, abereentzako onuragarriak diren ezaugarriak ere bazituen, beraz, etxe askotan aker beltz bat hazi ohi zuten gainerako animaliak gaixotasunetatik libre eduki zitzan.

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…