Gau Baltza

Bi lagun mozorrotuta Gau Baltza gauean

Badira urte batzuk Euskadi tradizio zahar eta errotuenetako bat berreskuratzen ari dela: Gau Baltza edo Arimen Gaua.

Kalabaza argiztatuak, oihal edo izara zuriekin egindako mozorroek Gorlizko Ibarreta plaza betetzen dute urriaren 31an. Gau dibertigarria eta izugarria.

Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere antzinatik ospatu izan dela baina misteriotsuki XX.mendearen inguruan festa hau ospatzearen ohitura galdu zela. Zenbait idatziren esanetan, arimen eguna ailegatzen zenean umeek baratzetan aurkitzen zituzten barazkiak, hala nola kuiak, arbiak eta patatak, hustu eta aurpegi beldurgarriak mozten zizkieten gero piztutako kandela bat barnean sartzeko eta ondoren trapuekin janzten zituzten, beldurgarriak izan zitezen. Hauekin egiten zutenari buruz bi bertsio daude. Baten arabera umeek panpin antzeko hauekin beste ume eta nagusiak izutzen joaten ziren eta etxez etxe eskatzen zuten. Bestearen arabera, panpin horiek etxe zein bideen ertzetan uzten zituzten santu guztien egunean altzatzen ziren arima gaiztoak uxatzeko.

Dena dela, egun Halloween gauean egiten dena jai zeltiar horretatik aterata dagoela esan genezake.

Gorlizen aurten festa honen jatorrira nolabait itzultzea proposatzen dizuegu eta horretarako tradizionala den Gau Baltzean oinarritutako jolasak eta ekintzak antolatuko ditugu. Mozorrotutako jendea ere egongo da baina betiere tradizionaltazun kutxu hori mantentzeko ahalegina eskertuko da, ez baita Halloween jaia.

Horretarako Euskal Arimen Gauan erabilten diren arropez janzteko eta makillatzeko tailerra ere egongo da aktibitateen barne.

KLIKATU HEMEN 2025EKO GAU BALTZAREN PROGRAMA IKUSTEKO

Cartel gau baltza

Gau beldurgarri honetan zuen zain egongo gara.

Programa zabaltzen ausartzen zara?

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…
  • 2026ko Aste Santua Gorlizen eta Uriben: Ezinbesteko Planen Gida
    Itsasoaren, mendiaren eta gastronomiaren arteko oreka perfektua bilatzen duzu opor hauetarako? Aste Santu honetan Uribeko eskualdea eraldatu egingo da. Familian, bikotekidearekin edo lagunekin etorri arren, hemen duzu 2026ko Aste Santua…
  • Zure Instagrama liluratuko duten Gorlizko 7 bazter
    Gorliz hondartza hutsa baino askoz gehiago da: faroa, itsaslabarrak, behatokiak, pinudia, herrigunea eta ilunabarrak batera, udalerria zure Instagram-argazkietarako eszenatoki perfektu bihurtzen dute.Ezagutu bazter fotogenikoenak. 7. Badiako ilunabarrak: zure storientzako amaiera…