Gorliz turismo aktiborako helmuga da. Kirol ekintza askotariko eskaintzak ditugu, itsaslabar, hondartza eta naturadun kostaldeko ingurune paregabean egiteko.
Adina ez da aitzakia, denontzat dago! Zure esperientzia gure kultura eta gastronomia eskaintzarekin konbina ezazu eta ilunabar eder bat ikusiz gozatu.
Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.
Nordic Walking-ak hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra hala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.
Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.
Gorlizko NW Ibilbideak
Jaitsi gure foiletuak
Beste NW zentru batzuk
“NON GOGOA, HAN ZANGOA”
Zure pentsamenduak doazen lekuan, zure urratsak doaz (euskal esaera zaharra). Gorlizek, bere udalerriaren luze-zabalean, leku berezietatik ibiltzeko aukera ugari biltzen ditu, batzuk historiaz kargatuak, eta paisaia xarmagarriak, txangozalea txunditzen dutenak. Hemen aurkituko dituzu Gorlizeko 19 ibilbide zirkular, Pedro Pablo Uriarte Astarloak argitaratuak.
Hondartza ondoko itsaslabar azpiko leku magikoetara sartu.
Kostaldea olatuekin jolasten, uretan salto egiten, igeri egiten, urpean igeri egiten eta itsaso ondoan gora egiten bidaiatu, adituen jarraibide eta gidaritzarekin.
Gure itsaslabarren handitasuna paregabeko ikuspegitik ezagutzeko aukera emango dizun denontzako jarduera.
Piraguak edo Big SUPaz kontrabandisten kalara nabigatuko dugu, itsaslabarrez inguraturiko toki magikoa, non urpean igeri eginez, itsas hondoa eta kantauriko itsas animalia-espezie ezberdinak ikusi ahal izango ditugu, bertako ur gardenei ezker.
Gorlizko gure basetik gertuko ur-tonuek helmuga zoragarrietara eramango gaituzte. Behin Snorkel ekintza bukatuta, piragua edo BigSupekin basera itzuliko gara.
Kayak edo Big SUPean, itsasoan izan ondoren txitxardinek egiten duten bide misteriotsua egingo dugu. Bidean zehar, monitoreek Butroiko itsasadarreko bazter guztiak erakutsiko dizkigute.
Naturarekin bat izateko aukera ematen digun, 13 urtetik aurrerako edozein pertsonentzako jarduera da. Nabigatzeko mareen laguntzarekin, bertako flora eta faunaz gozatzeko aukera izango dugu. Butroiko itsasadarrak itsasoarekin lotura egingo digu Gorlizko hondartzan itsasoratzen.
Zure lehenengo surf esperientziaz gozatu, itsasoarekiko konexio berezia sentiaraziko dizun denontzako ekintzan.
Lehenengo esperientzia hori bizitzeko oso baldintza egokiak dituen hondartzan egun dibertigarria pasako duzu eta zure baitan dagoen onena ateratzeko prest dagoen profesional taldea izango duzu.
Jarri zure taldearen koordinazioa eta oreka proban.
10 pertsonerainoko taula handia baten eta arraunen laguntzarekin, modu dibertigarri eta ezberdin baten, leku magikoak ezagutu ahalko dituzue.
Txonboren bat ez da faltako ere.
Paddle surf bezala ere ezaguna den SUP-a, guztien ahotan dagoen kirol modalitate bat da. Uretako kirol honetan pertsona , monitore baten laguntzarekin edo bere kabuz, ohol baten gainean jartzen da zutik eta Itsaso zein ibaietan zehar nabigatzen doa bideratzeko arraun baten laguntzarekin. Gihar guztiak lantzeaz aparte, neurri berean dibertitu eta erlaxatuko zaituen ekintza da.
Udako egunetan ur-parke bat izaten da Astondo aldeko hondartzan. Parke hau plataforma, txirrista eta eskailera puzgarriek osatzen dute. Hondartzako eguna dibertigarriagoa egiteko denborapasa aproposa da eta gainera handi zein txikiek jolastu dezakete.
Etor zaitezte uretan murgiltzera!
Oholarekin olatuaren gandor edo hormatik irristatu.
Boogie gainean olatuak hartzeko hiru estilo daude: etzanda (prone), hanka baten belauniko jarriz (dropknee) eta zutik (stand-up). Aukera ezazu zure estiloa edo hirurak praktikatu benetako pro baten bihurtzeko.
Piraguan edo kayaken arraun egiten ikasi eta Gorlizko ur ikusgarrietan edo Butroiko itsasadarrean barneratu zaitez.
Paisaia, perspektiba pribilegiatuarekin ikusteko aukera izango duzu toki ikusgarrietan nabigatuz. Nabigazio lasaia gozatzeko ibilbidean bidai-lagun adituek gidatuko zaituzte eta inguruaren ezagutza zure zerbitzura jarriko dute.
Zure familia eta lagunen edota zure gaitasunak testa itzazu, erronka ezberdinen bitartez.
Estrategia eta komunikazioa ezinbestekoak dira erronkak gainditzeko, non trebezia, asmamena, trebetasuna eta lankidetza nahitaezkoak izango diren zure taldeak irabaz dezan…
…baina galdu arren, dibertsioa aseguratua dago.
Hainbat motatako Gymkhanak aukera ditzakezu: erronkak, Baserri (baserriko jolasak, herri kirolak), Konkis, iPAD
Ezagutu Kantauri itsasoak izkutatzen duen itsas hondoa, betaurreko eta snorkelarekin.
Piragua itsasaldian helduko zaren Kontrabandisten Kalan barneratu eta uretara jauzi egin inguru babestu eta seguruan. Itsaso abentura gozatu… altxorren bat topatuko duzu agian.
Ingurune naturala era ezberdinean ezagutu ezazu, edozein abenturazalerentzat erabilgarriak diren trebetasunak eskuratzen dituzun bitartean.
Nor izango da mapa interpretatzeko edo iparrorratza hobeto erabiltzeko gai? Orientazio tresnak ezberdinak erabiltzeko trebetasuna, komunikatzeko gaitasunarekin batera, ezinbestekoak izango dira mapan markatutako ibilbidea ahal bezain laster bukatu ahal izateko.
Hondartzatik hurbil, Kantauriko pinudia dugu, bertan egun atsegingarria igarotzeko aukera dago. Horretarako barbakoa eta instalazioak erabili daitezke.
Aisialdi gune honen sarreran, gurasoek itxasoko haize gozoa dastatzen duten bitartean txikienek gozatuko duten kulunkekin hornitutako jolas zonaldea topatuko duzue.
19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen
20. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “21 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 5 ordu Distantzia: 15,7 km Metatutako desnibel positiboa: 675 m Zailtasuna: Ertaina Hauxe ausartentzako ibilbidea da, mendizale trebatuentzat, zeinei ez zaien axola pixka batean sufritzea tarte zail samarrak zeharkatuz, jende gutxi ibiltzen den lekuetan ikuspegi ikusgarriak edukitzearen … Jarraitu irakurtzen
21. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “21 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 2 ordu Distantzia: 7,7 km Metatutako desnibel positiboa: 226 m Zailtasuna: Ertaina Kasu honetan, ibilbide labur samarra egingo dugu, zortzi kilometro baino gutxiagokoa (7,7 Km zehazki) eta igoera txikikoa (226 metroko desnibel positiboa), hiru tarte interesgarri eta … Jarraitu irakurtzen
18. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu Distantzia: 18,35 km Metatutako desnibel positiboa: 543 m Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago … Jarraitu irakurtzen