-
AMALUR

Amalur, Ama Lurra. Bere barnetik sortu ziren gauza guztiak, eta oraindik, egunero, atseden bila, bere barnera bueltatzen dira, bere alabak, Eguzki eta Ilargi. Beste mitologietan jainkoak eta jainkosak zeruetan bizi ohi ziren baina Euskal Mitologian, berriz, izaki magikoak gure inguruan bizi dira betidanik, lurran, kobazuloetan, urrun dauden lekuetan. Naturaren indarrak azaltzeko mitoak zeuden ere, eta
-
HERENSUGEAK

Baina erraldoi guztiek ez dute gizaki antza. Noizbait, herensugeei buruz zerbait entzun al duzue? Euskal dragoia, ezta? Izaki fantastikoen elezaharrak. Baina, inork ikusi al ditu gure lurraldeetatik? Noizbait hemen bizi al dira? Nafarroako Sakanan, Aralar mendilerrotik, beheko arana so dagoen bitartean bere erasoak burutzen ditu, gero jango dituen behi zaharrak amildegietatik erroiztuz. Agintariek artzen edota
-
GIZOTSO

Erdia gizakia, erdia otsoa. Arduragaberen bat jateko asmoarekin, gizakiok igarotzen ditugun lekuak zeharkatzen ditu. Aizkorriko artzainei kasu egiten badiegu inguruetako erailketaren gehiengoa Gizotsori egotzi liezaioke, agintariek, beldurra urruntzeko, datuak ezkutatu arren. Europako beste herrietan ere, Gizotsori buruzko kondairak zabaldu ziren, ezta? Eta bertan ilargia badu garrantzi handia. KONDAIRA Valcarlos udalerriko auzotar batek, Martin Alustizak hain
-
EGUZKI, ILARGI eta ORTZI

EGUZKI Eguzki, baita Ekhi izenarekin ezaguna. Lurraren alaba. Goizero bere barnetik ateratzen da eta bere barnera bueltatzen da gautzean. Badira, dena den, betidanik ospatu diren bi gau berezi: neguko eta udako solstizioak. Gaurik luzeena zein motzena. Baina ekinozioak –udaberria eta udazkena- garrantzitsuak dira ere, eta beste momentu batzuk, Gau Baltza besteak beste. Eguna sortzen du,
-
MARI, JAINKOSA NAGUSIA

Izen ugarirekin izendatu zuten, jatorri ugari erantsi zioten, eta guztiak egiazkoak ziren, zein bere garaian, zein bere tokian. Oiz eta Anbotoko Mari izendatu zuten, Txindokikoa baita ere, Aketegikoa, Aiako harrietakoa, sorgina, Andra… Hauek, eta beste batzuk ere, bere izenak izan ziren. Baina, egun beregan sinesten dugunontzat Mari baino ez da, gure jainkosa nagusia. Emakume dotore
-
LAMIAK

Ur gardeneko urrunen dauden errekatako urloetan, emakumezko gorputza duten izakiak bizi dira. Lekuaren arabera, zangoak ahateen edo ahuntzen antzekoak dituzte. Lamiak dira, begirada bakar batekin eta duten edertasunarekin edozein gizonaren bihotza atrapa dezaketenak. KONDAIRA Behin batean, Isturitzeko lurraldeko Laminazulon bizi ziren lamia batzuk, Uriartetarren baserriko atea jo zuten, Martzela Urrunetxeakoaren zerbitzuak eskatzeko. Martzela han bizi
-
JENTILAK

Makalak bezain garaiak, haritzak bezain indartsuak, azeriak bezain argiak eta egundokoak, baselizei, gizakiei edota beren fedea uztaraztez dietenei botatzen dizkieten harkaitzak bezalakoak Jentilak dira, mundutik desagertzearen kontra dagoen arraza zaharra. Urrutiko aranetara zein mendi ezkutatueneko adarretara baztertuak, antzinako sinesmenak gordetzen dituzten pertsonaiak dira. KONDAIRA Esan ohi denaren arabera, jentilak gari-ale tontor batetik hurbil bilduta zeuden,
-
TORTO

Eta orain arte kontatu dizuedanarekin ez baduzue niregan konfiantza galdu, akaso sinetsiko didazue, lurralde hauetan Torto izendatu zutena, Alarabi eta Tartalo gainerako herrialdetan, izaki horien gaizto eta basatiena dela esaten badizuet. Desagertu omen da, baina… hainbeste ipuin memelo entzuten dira… Duen begi bakarrarekin adar artetik zelatan dago, inozoak heltzeko zain. Bera basati eta krudelena dugu,
-
SORGINAK

Inoiz sorginei buruz zerbait entzun al duzue? Atso zimurtu eta gaiztoak zirela diogute. Deabruarekin paktuak egiten zituztela, naturaz gaindiko indarrak zituztela eta itxura aldatzeko gai zirela, beleak, katu beltzak edo sineskorrak erakartzeko emakume ederrak antzeratzeko gai zirela. Beste batzuek, ordez, belar-biltzaileak baino ez zirela esaten dute, sendatzeko natur sendagaiak erabiltzen zituztela, haurgintzan laguntzen zutela eta
-
SANTIAGO JAIAK 2017

El verano continúa en Gorliz con las fiestas de Santiago… a partir del día 25 de julio.
















