PERTSONAIA MITOLOGIKOAK

AKELARRE eta AKERBELTZ

Mitologiari sorginkeria uztartzen diogunean, bada berezko ahotsarekin sortzen den elementu bat: Akerbeltz, aker beltza. Haren gainean hainbat gauza esan da: sorgin eta aztien Akelarre izeneko bileretan nagusi izan ohi zela, bertaratutakoen eskutik edozein motatako eskaintzak jasotzen zituela, jainko baten pare gurtzen zutela eta akelarreko gau ezagun haietan emakumeekin nahiz gizonekin kopulatu ohi zuela, gazte nahiz zaharrekin, nahierara.

AMALUR

Ezereza zenean zegoen gauza bakarra, lurra sortu zen, eta hainbat bosturteko eta gero, alabak, Eguzkia eta Ilargia, jaio ziren haren barrenetik, inguratzen gaituzten gainerako elementuak bezalaxe. Bata, jainkotasunaren aurpegia; bestea, haren begia, gu zaintzeko. Izaki bizidun guztiak naturaren parte garelako ez dugu harengandik urrundu behar. Gizakien arrazak errespetu handiagoa zor dio Amalurri, ama lurrari.

BASAJAUN

Sarako eskualde menditsuan San Martiniko izeneko gazte bat bizi izan zen orain hainbat bosturteko. Adimentsua eta azkarra zen gutxi bezala, eta, hainbat trikimailuri esker, bertan bizi ziren Basajaun erraldoien teknika batzuk ikastea lortu zuen. Horrek lagundu egin zion gizakiari bere bizi kalitatea hobetzen. Gauzak horrela, badirudi gaztea errota batean bizi zela, eta bere lanaren bitartez bizirautea ahalbidetzen zion dirua irabazten zuela.

EGUZKI, ILARGI eta ORTZI

Esaten dutenez, Gordexolako egurgile batek, Aretxederra abizena zeramana, zeruak madarikatu zituen behin, euria etengabe egiten aritu zelako zuhaitzak bustiz eta, beraz, mozketaren lana zailduz. Eta kontakizunak jarraitu egiten du esanez, haren hitzek Ortzi horrenbeste haserretu zutela, hark ekaitza igaroarazi ordez bortizkeria areagotu zuela eta tximistak jaurtitzen hasi zela bata bestearen atzetik, egurgilea zegoen tokirantz.

GALTZAGORRIAK

Kortezubin kontatu ohi zuten gizon batek, urrezko ontza baten truke, Galtxagorri talde bat erosi zuela Baionako merkatu urrunean, haiek bere lanetan lagun ziezaioten. Unea iritsita Galtxagorriak garraiatzeko erabilitako orratzontzia ireki zuenean, iratxo txikiak azkar irten ziren eta bueltaka hasi ziren, jabearen buruaren inguruan hegan eginez eta etengabe galdetuz ea zer nahi zuen haiek egitea. Honek lana agindu zien, eta segundo batzuen buruan ezin hobeki burutu zuten.

GIZOTSO

Valcarlos udalerriko auzotar batek, Martin Alustizak hain zuzen, beti bezala egunsentia baino lehen jaiki ondoren eta jada lanak amaituta, Auritzberri udalerriraino joatea erabaki zuen, azoka eguna baitzen.

HERENSUGEAK

Arrasate udalerritik gertu, Herensuge bat bizi zen. Hura urruti mantentzeko eta biztanleei kaltea eragitea saihesteko, biztanleek itun bat egin zuten harekin. Horren arabera, hilero zozketa bat egingo zen eta, bertan eskuratutako emaitza gorabehera, piztia elikatzeko emango zuten bertan aukeratua irteten zena.

JENTILAK

Esan ohi denaren arabera, jentilak gari-ale tontor batetik hurbil bilduta zeuden, han Martiniko izeneko gizaki bat agertu zenean, zarpail eta bere tamainarako izugarriak ziren botak jantzita. Jentilek harriturik begiratu zuten, haren ausardiarekin txunditurik. Hark, inolako beldurrik azaldu gabe, erroka luzatu zien.

LAMIAK

Behin batean, Isturitzeko lurraldeko Laminazulon bizi ziren lamia batzuk, Uriartetarren baserriko atea jo zuten, Martzela Urrunetxeakoaren zerbitzuak eskatzeko. Martzela han bizi zen ospe handiko emagina zen. Birritan pentsatu beharrik izan gabe, beharrezko tresnak biltzen zituen poltsa hartu zuen eta ezkutuko koba bateraino joan zen. Han bizi ziren lamiak, arrakastaz betez beren lana.

MARI, JAINKOSA NAGUSIA

Behin, artzain batek Mari ikusi zuen zerua zeharkatzen, zazpi aker nekaezinek bultzatutako karroza baten gainean. Begiradarekin jarraitu egin zuen, eta Akertegiko kobazuloan sartu zela ikusi ahal izan zuen.

SORGINAK

Behin batean, aspaldiko 1792a aldera, Kemen izeneko mandazain bat etxera zihoan lanak amaitu ondoren. Bidea laburtzeko asmotan, Trebiñoko mendiak zeharkatzea otu zitzaion. Aitzitik, galdu egin zen, eta, zoritxar handienarekin, gauak burua estali zion oraindik basoaren erdian zegoela.

TORTO

Zuiako eskualde arabarrean Torto eskerga bat bizi zen aspaldi, eta hurbileko auzotarrak beldur ziren ardiei, ahuntzei, behiei eta gizakiei egin ziezazkiekeen erasoengatik. Behin batean, ibiltari bat Zuberoako mugatik zetorren, hain zuzen ere euskal lurrak amaitzen diren toki hartatik.

LAGUN GAITZAZU HOBETZEN

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

AMALUR

Amalur, Ama Lurra. Bere barnetik sortu ziren gauza guztiak, eta oraindik, egunero, atseden bila, bere barnera bueltatzen dira, bere alabak, Eguzki eta Ilargi. Beste mitologietan jainkoak eta jainkosak zeruetan bizi…

Informazio gehiago AMALUR

BASAJAUN

Inguruko mendien hamarka kilometroak trinko estaltzen dituzten basoak ezagutzen al dituzue? Ez pinudiak edo eukaliptoekin sortutakoak, ez. Horiek berriagoak dira, modernoagoak. Beste motatako basoei buruz ari naiz, pagadiak eta hariztiak…

Informazio gehiago BASAJAUN

GALTZAGORRIAK

Bai, ezagutzen ditudalako dinotzuet. Bai izaki erraldoiak bai ñimiñoak existitzen dira. Baina ez dituzu topatuko, ez, zuen herrietako etorbideetatik. Galtzagorriak taberna oker eta ilunetan, erakusleiho lohidun kafetegitan, zuhaitzetako enborren zulo…

Informazio gehiago GALTZAGORRIAK

GIZOTSO

Erdia gizakia, erdia otsoa. Arduragaberen bat jateko asmoarekin, gizakiok igarotzen ditugun lekuak zeharkatzen ditu. Aizkorriko artzainei kasu egiten badiegu inguruetako erailketaren gehiengoa Gizotsori egotzi liezaioke, agintariek, beldurra urruntzeko, datuak ezkutatu…

Informazio gehiago GIZOTSO

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan